XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, ahaztea komeni ez diren alderdi kaltegarriak ere eduki ditzake zabalkuntza semantikoak: kalko semantikoak errazago isurtzen dira hizkuntzara, hurrengo adibidean ikus daitekeen bezala: Adierak: ibai baten hegal batetik bestera doan eraikuntza.

bi jai egunen arteko oporraldia.

Gaztelaniaz: puente / puente Euskaraz: zubi / zubi.

Beste arriskua hitzen polisemia (esanahi aniztasuna) gehiegi ugaltzea izan daiteke, honela hizkuntza zehaztasun eta berezkortasunean ahulduz.

BERREZARPEN LEXIKALA Erdi galdurik zegoen, edo oso erabilera urria zuen hitz bat berbiztuz gaur eguneko lexikoan ezartzea eta erabiltzea da.

Esaterako: oreka, sorostegi, garden, komunztadura.

Beraz, hitzok ez dira ez maileguak ezta orain sorturikoak ere.

Hizkuntza mintzatuan galtzear zeuden berbak dira eta, zabalkuntzaren kasuan bezala, balio berria emanez gure lexikoaren euskal itxuraren jatortasunari eusteko laguntzen dute.

BERRIKUNTZA FONOLOGIKOA Hitz bakar batetik, berez-berez, esanahi desberdineko bi aldaki sortzea da, fonetika mailako aldaketaren bat dela medio.

Esate baterako: zori, txori, zoratu, txoratu, osatu, osotu, sendatu, sendotu, zabal, zapal, ondasun, ontasun.